Gruas Ibarrondo

Euskal Museo

Gruas Ibarrondo

Txillida Leku maniobra

Gruas Ibarrondo
San Mameseko arkuaren desmuntaketa
Gruas Ibarrondo

Carrefour

Gruas Ibarrondo

Zorrozaurre uhartea

Gruas Ibarrondo
Kubikat instalazioa
Gruas Ibarrondo

Haizea Wind

Gruas Ibarrondo

Red Bull instalazioa

Gruas Ibarrondo

San Mames futbol-zelaiko estalkia handitzeko lanak

Gruas Ibarrondo

Corte Inglés

Gruas Ibarrondo

Plaza Biribila, Bilbo

Euskal Museo

Bilboko Alde Zaharreko Euskal Museoa birmoldatzeko obretan dorre-garabia muntatzeko maniobra.

MK88 maniobra Carrefour Erandio

Maniobrak egiten jarraituko dugu Liehberr MK88 garabi berriarekin.

Oraingo honetan, Erandioko (Bizkaia) Carrefour merkataritza-gunean ekipo berriak estalkira igotzeko lanak egin dira.

Haizea Wind

Liehberr MK88 gure garabi berriak errendimendu betean dihardu gure bezeroei zerbitzua ematen.

Irudietan, Haizea Windek Bilboko Portuan dituen instalazioak handitzeko lanak ikus daitezke.

El Corte Inglés estalkia

Makina berriak Bilboko El Corte Ingleseko estalkira igotzeko maniobra.

Txillida Leku maniobra

Batzuetan, egiten ditugun maniobrek ez dute garabi handirik behar, ezta teknika eta giza hedapen handirik ere.

Hori da Txillida Leku Museoan egin berri den maniobraren kasua. Gure garabi parke moldakorrari eta esperientzia handiko langileei esker, bilduma osatzen duten eskultura batzuen kokapena aldatu ahal izan genuen.

Zorrozaure

Bezeroa: Relleno Zorrotzaurre ABEE

300 t-ko LTM1300-6.2 garabi bat erabili zen, pontoi baten gainean itsasadarrean barrena mugitzen zen “pilote-makina” bat (legar-zutarrien ekipamendua) legarrez hornitzeko. Garabiak maskor biko mutur bat zerabilen, garabiaren dibidieta bikoitzaren laguntzaz, lehorrean materiala kargatu eta ondoren pontoian deskargatzeko. Legarra presioz injektatzen zen, itsas hondoa zutarri askorekin indartzeko.

Red Bull instalazioa

Bezeroa: Grúas y Contenedores Moreno

40 t-ko AC40 garabi bat eta 3 ardatzeko kamioi garabi bat batera erabili ziren, 2019ko irailean Salbeko zubian egin zen Red Bull jauzi-ikuskizunean agertoki eta tranpolin gisa erabili zuten plataforma muntatzeko.

Plaza Biribila, Bilbo

Bezeroa: Construcciones Amenabar, S.A.

350 t-ko LTM1350-6.1 eta 100 t-ko LTM1095-5.1 garabiak erabili ziren Santander bankuaren eraikinaren barneko patioan dorre-garabi bat deskargatu eta muntatzeko. Muntatutako garabiak 60 m-ko gehienezko altuera zuen, eta 7,5 t-ko gehienezko pisua igo behar izan zen horra, eraikinaren altuera ere gaindituz (37 metro ingurukoa).

 Maniobra horren zailtasun nagusietako bat maniobra bera gauzatzeko beharrezko ekipamenduen muntaia izan zen, plaza horretan Bilboko tranbia elikatzeko dauden kable ugariak saihestu behar izan baitziren.

San Mameseko arkuaren desmuntaketa

Bezeroa: San Mamés Berria

Bilboko hiriko ikonoak ere aldatu egiten dira, eta batzuk desagertu ere egiten dira, errealitate berriei lekua uzteko. Horixe bera gertatu da San Mames zaharra eraistean eta futbol-zelai berria eraikitzean. Hizpide dugun ikonoa tribunari eusten zion arkua da.

Desmuntatzeko, tonaje handiko lau garabi erabili genituen: Demag AC 500/2, Liehberr LTM 1500 eta 2 Demag AC 700.
Maniobrak bi egun iraun zuen, desmuntaketak berak ordubete inguru bakarrik iraun bazuen ere. Ibarrondo Taldeko 22 kideek bertan erabilitako ekipamenduak prestatzen eman zuten gainerako denbora.

Halako maniobra handian, garabi bidezko 4 gondola-kamioik ere parte hartu behar izan zuten, bertan erabili beharreko tresneria eta kontrapisuak garraiatzeko. Bi laguntza-garabi txikiagoak (Demag AC 200) ere erabili genituen, arkuaren egitura jaitsi behar zuten makina handiagoetako kableetara lotzeko.
Ibarrondo Taldeko Sail Teknikoak maniobraren plangintza integrala prestatu zuen, eta, horren arabera, maniobraren simulazio birtuala egin zen inolako gorabeherarik egon ez zedin.

Kubikat instalazioa

Bezeroa: Premiumfest

Ibarrondo Taldean, bezeroen premia txikiei aurre egiteko ere bagaude prestatuta. City motako garabien flota daukagu, hiri-inguruneetan nahiz eremu txikietan maniobrak egiteko. Garabi horiek mugikortasun eta maniobragarritasun zabal-zabala eskaintzen digute.

Maniobra horretarako, Demag City AC 25 garabia erabili genuen, eta, horren bidez, erakustoki bihurtutako itsas edukiontzia jarri ahal izan genuen Euskadi plazan.

San Mames futbol-zelaiko estalkia handitzeko lanak

Bezeroa: ATHLETIC CLUB

Lehenengo ilaretako bazkideen zati bat euri eta haize handiko egunetan ahal den neurrian busti ez zedin, San Mames futbol-zelai berriko estalkia handitzeko erabakia hartu zuen Athletic Taldeak.

Lan horien ondorioz, estalkiaren azalera 13 metro handitu da tribunetan; ia-ia 18 metroraino, harmailetan; eta 23 metro, kornerretan. Hori dela eta, “zulo” nagusia erdira murriztu da, 8.000 metro koadrotik 4.000ra, alegia.

Lan horiek egiteko orduan, futbol-taldeko kontratistak Ibarrondo Taldeko jasoketa-sistemak erabili ditu. Lehenengo fasean, 90 metroko beso eraisgarria daukaten Demag AC 500/2 eta Liehberr LTM 1.500/8 garabiak erabili dira egiturako 30 piezak sartzeko. Horretarako, kaletik bertatik jaso dira futbol-zelaiaren gainetik, soropilean bertan uzteko. Pieza bakoitzaren pisua 11-13 tonakoa izan da.

Barruko aldean, Liehberr LTM 1.130 garabi bik piezak mugitu dituzte harik eta haien kokapen zehatzean jarri arte. Leku horretan bertan, tonaje gutxiagoko zenbait garabi ere erabili dira, baita Ibarrondo Taldeko beste sistema batzuk ere.

Bi hilabetez, zortzi langileko talde iraunkorrak maniobraren arrakasta lortu du, lan-epeak oso laburrak izan badira ere.