Jaio ginen familia-enpresa bat, garraioen, 1956an. Merkatuko premien eta eskakizunen ondorioz, 1970ean lehenengo garabia erosi genuen, 18 tonako lehenengoa, hain zuzen ere. Hori dela eta, bide eta negozio-arlo berriak ireki zitzaizkigun. Era berean, sozietatearen izena bera ere aldatu behar izan genuen, eta, handik aurrera, Grúas y Transportes Ibarrondo, S.A. izan zen.
Urteak joan, urteak etorri, enpresa sendotu eta hazi egin da hainbat negozio-aukera eskaini dizkion ingurunean. Horri esker, lehiakideak xurgatu ondoren, gaur egun sektoreko erreferentea gara konfiantzagatik eta ahalmenagatik. Azken faktore hori, gainera, 2000. urtean indartu zen makinen parkerako 650 tonako garabia erosi genuenean. Hain zuzen ere, garabi teleskopiko autopropultsatu handiena izan zen bere garaian.
Erronka berriei eta bezeroen eskaerei erantzuteko asmoz, hazkuntza bizi-biziko bigarren faseari ekin genion beste enpresa batzuk xurgatzean. Hartara, 2005ean, GTM Norte sortu zen; eta, 2011n, GPK. Aktibo horiei esker, moldaerrazagoak gara, eta gaitasun handiagoa dugu zenbait eremu geografikotan era guztietako maniobrak egiteko.
Aldi berean, geure premiak estaltzeko eta jasotze-lanetan laguntzeko, plataforma jasotzaileak ere erosi ditugu urteen joan-etorrian. Alokairuaren merkatua azkar-azkar hazi zenez, Plataformas Ibarrondo sozietatea eratu genuen 2002. urtean.
Baina gure ibilbideak aurrera jarraitzen du. Azken urteetan, inbertsio handiak egin ditugu jasotze-teknologian, gure bezeroen beharretara egokitzen den zerbitzu moldakorragoa eskaintzeko. 2016an, Liebherr LTM 1750 garabi bat erosi genuen, eta 2018an, aldiz, Liebherr LG1750 bat; horiei esker, eta makineriaren zati bat berrituta, merkatu berrietan sartu ahal izan gara, hala nola eolikoan.
Orain dela 60 urte baino gehiago, familia-enpresaren espirituarekin jaio ginen, eta espiritu horri eusten diogu gaur egun ere. Gure ibilbideak oinarritzat izan ditu sendotasuna, esperientzia, gaitasuna eta enpresa-erantzukizuna. Bide horretan, gai izan gara erronka erakargarrienei heltzeko eta horiek seriotasunez nahiz etorkizun-senez ebazteko.
Zorrozaurre
SAN INAZIO ZUBI BERRIA MUNTATZEKO MANIOBRA
Ablitas Cabanillas
PARKE EOLIKO BATEKO AEROSORGAILU BAT MUNTATZEKO MANIOBRA
Bilbo
DORRE-GARABI BAT INSTALATZEKO MANIOBRA
TAV Amorebieta Maniobra
EUSKAL Y ERAIKITZEKO LANETAN BIADUKTU BATEAN HABEAK MUNTATZEKO MANIOBRA