Gruas Ibarrondo

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea handitzea. Bolintxu bailara

Gruas Ibarrondo
AHT Gerediagako zubia
Gruas Ibarrondo

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren fasea. Bolintxuko zubiak

Gruas Ibarrondo
AHT Bergarako zubia
Gruas Ibarrondo

Amorebieta – Durango AHT

Gruas Ibarrondo
Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen gainean pasabide probisionala ipintzea, Peñascal Bolintxu

 

Maniobrak Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko obretan, Bolintxu bailararen gainean

Maniobrak Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko obretan, Bolintxu bailararen gainean

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren fasea. Bolintxuko zubiak

Bezeroa: UTE Pagabidea

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren faseko obrek Bolintxu bailararen gainean bi zubi paraleloan jartzea aurreikusten dute.

Proiektuaren zati honek eskatzen du ingurumenean izan daitekeen eragina ahalik eta gehien murriztea, eta horregatik, eraikuntza prozesu oso berezia izango da.

Lehenengo urratsetako batean, 145 tonako metalezko dorreak jarriko dira, gero bi zubien arkuak muntatzeko.

Maniobra konplexu horretarako, gure baliabide propioei esker, gure atal teknikoak soluzio bat garatu zuen, eta gure 800, 500 eta 300 tonako zenbait garabik parte hartu zuten

Amorebieta – Durango AHT

Bezeroa: Precon. Durango Amorebieta ABEE

500 tonako LTM1500-8.1 garabia eta 750 tonako LTM1750-9.1 garabia erabili ziren, 40 m-ko luzera eta 180 tonako gehienezko pisua zuten hormigoizko 12 biga deskargatu eta muntatzeko. Bigak Castellótik ekarri iren, gauez egindako hainbat bidaietan. Bigak 42 m arteko altuera zuten zutabeen gainean kokatu ziren. Maniobra horren zailtasun handienetako bat eremuaren orografia zen, oso zaila baitzen garabiak kokatu behar ziren lekuetaraino sartzea eta ondoren kokaleku horietan muntatzea.

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen gainean pasabide probisionala ipintzea, Peñascal -Bolintxu

Bezeroa: Arnotegi ABEE

Gure bezeroak behar bereziak zituen hondeaketa materialen garraiorako Supersur handitzean, eta autobidean jada martxan zeuden adar batzuk zeharkatu behar ziren.

Horretarako, gaueko maniobra bat diseinatu eta planifikatu genuen, bidea moztuta, 100 tonako pasabide bat, 30 metro luze eta 10 metro zabal zena, behar zen lekuan kokatu genuen.

Metalezko egitura bat, zabortegi kontrolatu batera eraman ahal izateko metropoliko hegoaldeko saihesbidearen tunelak handitzetik ateratako hondeaketa materialen ia 600.000 m3.

Maniobran bi garabi erabili ziren, Liehberr LTM 1350-6.1, 350 tonakoa, eta Demag AC220, 220 tonakoa, egitura jaso eta maneiatzeko. Lekualdaketarako 850 cv-ko bi MAN trakzio kamioi erabili genituen, Nooteboom plataformekin. Ibarrondoko 8 langileen talde bat arduratu zen mugimendua ondo egin zedin.

AHT Gerediagako zubia

Bezeroa: Acciona Infraestructuras

Benetako erronka izan zen Abadiñon, Gerediaga parean, AP-8 autobidea Elorrioko saihesbidearekin lotzea. Ingurunea ia hiritarra denez, bertan zenbait komunikazio bide gurutzatzen direnez eta Euskotreneko linea ere badagoenez, buru hauste ikaragarria izan zen obra hori garatzea.

Guk metalezko egituradun zubiak muntatu behar izan genituen AP-8 autobideko lotunearen alboan. Batek 865 metroko luzera zeukan; eta beste batek, 649 metrokoa. Azken hori 187 metroko beste zubi batean bikoizten zen, gainera.

Obra 2014ko uztailean hasi eta 2015eko apirilean amaitu zen. Epealdi horretan, 10 langileen talde bat eduki genuen obran, eta erabilitako makienen artean hauek: Demag AC 700, Demag AC 500, Demag AC 350 eta Liehberr LTM 1500, baita laguntzarako zein zerbitzurako garabi txikiagoak ere, Liehberr LTM 1130 eta 1090.

AHT Bergarako zubia

Bezeroa: Abergara ABEE

  1. urtearen hasieratik, zortzi hilabetez, abiadura handiko trenaren zubia eraikitzen aritu ginen, Bergara parean.

Epealdi horretan, gure enpresako zenbait ekipamenduk lan egin zuten eraikuntza horretan: Liehberr LTM 1055, Liehberr LTM 1100, Demag AC 200, Liehberr 1350, Demag AC 500 eta Liehber LTM 1040. Horretaz gain, laguntza kamioiek eta materialak garraiatzeko besodun kamioiek ere parte hartu zuten.

Gure zeregin nagusia zutabe eta tauletako kofratu sistemak eta orgak manipulatzea izan zen.
Zubiak 15 bano eta 1.000 metrotik gorako luzera dauka. Zutabeen gehieneko altuera 89 metrokoa da.