Gruas Ibarrondo

Garraioen arloko enpresa familiar moduan jaio ginen, 1956an. Merkatuaren beharrizanak eta exigentziak zirela eta, 1970ean lehenengo garabia eskuratu genuen, lehena 18 tonakoa, eta horri esker, bide eta negozio arlo berriak ireki zitzaizkigun. Era berean, sozietatearen izena ere aldatu genuen, aurrerantzean Grúas y Transportes Ibarrondo S.A. izan zen.

Jasotze negozioaren alde egindako apustu hori dela eta, 1987an 160 tonako garabi batzuk erosi genituen. Oso egokiak ziren obra publikoetako pieza handiak manipulatzeko (zubiak, zutabeak…) eta portuko maniobrak egiteko (burdingintzako produktuen eta hormigoizko egituren zamalanak).

Urteak joan, urteak etorri, enpresa sendotu eta hazi egin da hainbat negozio aukera eskaini dizkion ingurunean. Horri esker, lehiakideak xurgatu ondoren, gaur egun sektoreko erreferentea gara konfiantza eta ahalmenagatik. Azken faktore hori indartu egin zen 2000. urtean, ibilgailuen parkerako 650 tonako garabia erosi genuenean. Bere garaian, merkatuko garabi teleskopiko autopropultsatu handiena izan zen.

 

Erronka berriei eta bezeroen eskaerei erantzuteko asmoz, hazkuntza bizi-biziko bigarren faseari ekin genion, eta beste enpresa batzuk xurgatu genituen. Horrela 2005ean, GTM Norte sortu zen; eta, 2011n, GPK. Aktibo horiei esker, aldakorrak gara, eta gaitasun handiagoa dugu zenbait eremu geografikotan era guztietako maniobrak egiteko.

Aldi berean, gure premiei erantzuteko eta jasotze lanetan laguntzeko, plataforma jasotzaileak ere erosi ditugu urteen joan etorrian. Alokairuen merkatua azkar hazi zenez, Plataformas Ibarrondo sozietatea eratu genuen 2002. urtean.

Baina gure ibilbideak aurrera jarraitzen du. Azken urteetan, inbertsio handiak egin ditugu jasotze teknologian, gure bezeroen beharretara egokitzen den gaitasun handiagoko zerbitzu moldaerrazagoa eskaintzeko. 2016an Liebherr LTM 1750 garabi bat erosi genuen, eta 2018an, aldiz, Liebherr LG1750 bat; horiei esker, eta ibilgailu parkea berrizteari esker, merkatu berrietan sartu ahal izan gara, hala nola eolikoan.

Duela 60 urte baino gehiago geneukan familia enpresaren espirituari eusten diogu gaur egun ere. Gure ibilbideak oinarritzat izan ditu sendotasuna, esperientzia, gaitasuna eta enpresa erantzukizuna. Bide horretan, gai izan gara erronka erakargarrienei heltzeko eta horiek seriotasunez nahiz etorkizun bokazioz ebazteko.

Gruas Ibarrondo
Gruas Ibarrondo

Zorrozaurre

SAN INAZIO ZUBI BERRIA MUNTATZEKO MANIOBRA

Gruas Ibarrondo

Ablitas Cabanillas

PARKE EOLIKO BATEKO AEROSORGAILU BAT MUNTATZEKO MANIOBRA

Gruas Ibarrondo

Bilbo

DORRE-GARABI BAT INSTALATZEKO MANIOBRA

Gruas Ibarrondo

AHT Amorebietako obrak

EUSKAL Y ERAIKITZEKO OBRETAN ZUBI BATEAN HABEAK MUNTATZEKO MANIOBRA