Petronorrek, segurtasunarekin, ingurumenarekin eta berrikuntzarekin konpromisoa duenez, 47 milioi euro inbertitu ditu findegiko bihurketa eremuko instalazioak berrikusi, zaharberritu eta berritzeko.
Geldialdiaren bi hilabeteetan zailtasun tekniko handiko mantentze lanak egin dira, industria sektoreko teknologiarik berritzaileenak eta eraginkorrenak erabiliz.
Guk 18 pertsonako talde batekin eta gure garabi handienekin parte hartu dugu: LIebherr LTM 1750 eta LTM 1650, beste edukiera txikiagoko garabi batzuekin eta hainbat kamioirekin batera, 16 ibilgailu guztira.
Off-shore instalazio eolikoa
Off Shore instalazio eolikorako ekipo handiak ontzian kargatzeko maniobra. Liehberr LG 1750 garabia.
Bien artean ia 1000 tonako pisua zuten bi pieza mugitzeko eta muntatzeko maniobra izan zen. Off-shore ekipo eoliko bat, Belgikako parke batera zihoana, oso-osorik Navacelen (Erandio) eraikia.
Maniobraren lehenengo fasean, 290 tonako zilindro bat bertikalean jarri eta bankada baten gainean kokatu behar izan genuen. Fase horretan bi Liebherr LTM-1750-9.1 eta Demag AC 700 bat erabili genituen. Garabiak 2 egunetan zehar egon ziren lanean 24 orduz, eta guztira 16 pertsonak parte hartu zuten.
Maniobraren bigarren fasean, 330 tonako plataforma bat jaso behar izan genuen, eta lehenengo fasean posizio egokian kokatutako zilindroaren gainean jarri.
Maniobra hori 4 garabirekin egin zen. Bi Liebherr LTM 1750-9.1, Demag AC 700 bat eta Liebherr LTM 1500-8.1 bat. Maniobra egiteko 3 egun behar izan genituen, 24 orduko txandatan, eta 18 pertsonako lantaldeak parte hartu zuen.
Bezeroa: Sidenor
Guretzat arlo industriala arlo garrantsitzuenetariko bat da. Maniobrak nahiko konplexuak dira, espazioak murriztuak izaten baitira eta maniobratzeko mugatuak.
Sidenorrek Basaurin duen lantegian, ur biltegi industrial berri bat zutik jartzeaz eta bere lekuan muntatzeaz arduratu ginen. Horizontalki eraikitako ur biltegi handi bat da, 50 metroko luzera eta 70 tonako pisua duena.
Maniobra egiteko, bi garabi erabili behar izan ziren: Liebherr LTM 1750-9.1 eta LTM 1350-6.1.
Rezola
Bezeroa: Reciclado y Descontaminacion Naval de Buques, S.L.(Redena)
300 tonako LTM1300-6.2 garabia erabili zen tuberia zatiak eta 35 tonako elektro iragazki bat 18 metro inguruko distantziara ateratzeko; 96 tonako kontrapisuak erabili ziren maniobra gauzatzeko. Elektro iragazki zaharra desmuntatu ostean, toki berean muntatu zen berria, piezaz pieza, oso zaila baitzen aurretik muntatuta ipintzea.
Bezeroa: FPK Lightweight Technologies
Ibarrondo Taldearen ezaugarri bereizgarriena jasotze soluzioak eskaini ahal izateko ahalmen teknikoa da. Oraingoan, maniobra ikusgarria egin behar izan genuen, 165 tonako prentsa Zamudioko FPK Lightweight Technologies ekoizpen lantegiko sabaitik sartu ahal izateko.
Hain maniobra zaila egiteko, 3 garabi erabili behar izan genituen: Liebherr 500 t, Demag 500 t eta Demag 750 t, baita beste laguntza ekipamendu batzuk ere, Liebherr LTM 1030, garraiorako kamioiak…
165 tonako prentsa zorutik 22 metroraino jaso behar izan genuen, lantegiko teilatutik sartu ahal izateko. Ibarrondo Taldeko 16 langilez osatutako talde teknikoak oso-osorik egin zuen maniobra. Horrez gain, gure arlo teknikoak proiektua eta simulazioa ere garatu zituen, lan guztia zehatz mehatz eta bezeroak adierazitako premien arabera garatu zedin.
Bezeroa: Petronor
Findegia eremu industrial handia denez, egokitzapen gaitasun handia eduki behar du ingurunean erabili beharreko makinen kopuruari eta zama bolumenari begira. Ezaugarri horiek ezin hobeto betetzen ditu Ibarrondo Taldeak.
Petronorrek Muskizen daukan findegiko zenbait ekipamendu industrialak mantentzeko asmoz 2015eko urtarrilean eta otsailean egindako geldialdi teknikoan, 25 langileen talde bat mantentze lanetan parte hartu zuten tonelaje desberdineko 12 garabietan.
Bezeroa: Vicinay Cadenas
Vicinay Cadenas nazioarteko ospea daukan enpresa da, eta erabateko konfiantza dauka Ibarrondo Taldeak bere produktu aitortuak mugitzeko dauzkan gaitasunetan. Batzuetan 500 tonako kateak itsasontzietan zamatzen ditugu, munduko edozein lekutara garraiatzeko.
Zamalanak bi garabik egiten dituzte (Demag AC 500 eta Liehberr LTM 500), eta, apurka-apurka, katea segidako faseetan sartzen dute itsasontziko sotoan. Gutxi gorabehera, egunean 1.000 tona inguru mugitzen dira. Lan hori urtean zenbait aldiz egiten da.
Bezeroa: Petronor
Hurrengo ziklo operatiboa bermatzea. Hori zen Estatuko findegirik handienak zuen helburua 2017ko otsailetik martxora egindako geldialdi teknikoan.
Petronorrek, Muskizko instalazioetan, 49 milioi euro inbertitu zituen instalazioen % 75 ikuskatzen, berrikusten eta hobetzen. 1969an sortu zenetik findegiak historian egin zuen geldialdirik handiena izan zen.
Geldialdiak iraun zituen sei asteetan, Ibarrondo Taldeko 50 pertsonako ekipo bat findegiaren barruan lanean aritu zen.
Honako baliabide material hauek erabili zituzten: 30 eta 750 tona arteko garabiak eta zenbait kamioi, guztira 30 ibilgailu.