Gruas Ibarrondo

Euskal Museo maniobra

Gruas Ibarrondo

Txillida Leku maniobra

Gruas Ibarrondo

San Mameseko arkua desmuntatzea

Gruas Ibarrondo

Carrefour maniobra

Gruas Ibarrondo

Zorrozaurre

Gruas Ibarrondo

Kubikat instalazioa Euskadi plazan. Bilbo

Gruas Ibarrondo

Haizea Wind

Gruas Ibarrondo

Red Bull

Gruas Ibarrondo

San Mames futbol-zelaiko estalkia handitzea

Gruas Ibarrondo

El Corte Inglés

Gruas Ibarrondo

Bilboko Plaza Biribila

Euskal Museoa
Bilboko Alde Zaharreko Euskal Museoa birmoldatzeko obretan dorre garabia muntatzeko maniobra.

MK88 maniobra Carrefour Erandio

Maniobrak egiten jarraitzen dugu Liehberr MK88 garabi berriarekin.

Oraingoan, Erandioko (Bizkaia) Carrefour merkatal zentroan ekipo berriak teilatura jasotzeko lanak egin dira.

Liehberr MK88 maniobra Haizea Wind-en

Gure Liehberr MK88 garabi berriak errendimendu betean dihardu gure bezeroei zerbitzua ematen.

Irudietan, Haizea Windek Bilboko Portuan dituen instalazioak handitzean egindako jasotze lanak ikus daitezke.

El Corte Ingléseko teilatua

Makina berriak Bilboko El Corte Ingleseko teilatura jasotzeko maniobra.

Txillida Lekuko maniobra

Batzuetan, egiten ditugun maniobrek ez dute garabi handirik behar, ezta teknika eta giza baliabide handirik ere.

Horixe gertatu zaigu oraintsu Txillida Lekun egindako maniobran. Gure garabi parke moldakorrari eta esperientzia handiko langileei esker, bilduma osatzen duten eskultura batzuen kokapena aldatu ahal izan genuen.

Zorrozaure

Bezeroa: Relleno Zorrotzaurre ABEE

300 tonako LTM1300-6.2 garabia erabili zen, pontoi baten gainean itsasadarrean barrena mugitzen zen “pilote makina” bat legarrez hornitzeko.  Garabiak bibalbio bat zerabilen, garabiaren kabestrante bikoitzaren laguntzaz, lehorrean materiala kargatu eta ondoren pontoian deskargatzeko. Legarra presioz injektatzen zen, itsas hondoa zutarri askorekin indartzeko.

Red Bull 

Bezeroa: Grúas y Contenedores Moreno

40 tonako AC40 garabia eta 3 ardatzeko garabi kamioia batera erabili ziren, 2019ko irailean Salbeko zubian egin zen Red Bull jauzi ikuskizunean agertoki eta tranpolin gisa erabili zuten plataforma muntatzeko.

Bilboko Plaza Biribila

Bezeroa: Construcciones Amenabar, S.A.

350 tonako LTM1350-6.1 eta 100 tonako LTM1095-5.1 garabiak erabili ziren Santander bankuaren eraikinaren barneko patioan dorre garabi bat deskargatu eta muntatzeko. Muntatutako garabiak 60 m-ko gehienezko altuera zuen, eta 7,5 tonako gehienezko pisua gehitu behar izan zitzaion, eraikinaren altuera ere gaindituz (37 metro inguru).

Maniobra horren zailtasun nagusienetako bat maniobra bera gauzatzeko beharrezko ekipamenduen muntaketa izan zen, plaza horretan Bilboko tranbia elikatzeko dauden kable ugariak saihestu behar izan baitziren

San Mameseko arkua desmuntatzea

Bezeroa: San Mamés Berria

Bilbon ere hiriko ikonoak aldatu egiten dira, eta batzuk desagertu egiten dira, errealitate berriei lekua uzteko. Horixe gertatu da San Mames zaharra lurreratu eta futbol zelai berria eraikitzean. Hizpide dugun ikonoa tribunari eusten zion arkua da. Desmuntatzeko, tonaje handiko lau garabi erabili genituen: Demag AC 500/2, Liehberr LTM 1500 eta 2 Demag AC 700.

Maniobrak bi egun iraun zuen, desmuntaketak berak ordubete inguru bakarrik iraun bazuen ere. Ibarrondo Taldeko 22 langileek maniobran erabilitako ekipamenduak prestatzen eman zuten gainerako denbora.

Maniobra handi honetan, garabi bakoitzeko 4 gondola kamioik ere parte hartu behar izan zuten, bertan erabilitako tresneria eta kontrapisuak garraiatzeko. Bi laguntza garabi txikiagoak (Demag AC 200) ere erabili genituen, arkuaren egitura jaitsi behar zuten makina handiagoetako kableetara lotzeko.
Ibarrondo Taldeko atal teknikoak maniobraren plangintza integrala prestatu zuen, eta maniobraren simulazio birtuala egin zuen inolako gorabeherarik egon ez zedin.

Kubikat instalazioa Euskadi plazan. Bilbo

Bezeroa: Premiumfest

Ibarrondo Taldean, bezeroen premia txikiei aurre egiteko ere prestatuta gaude.  City motako garabien flota daukagu, hiri inguruneetan nahiz eremu txikietan maniobrak egiteko. Garabi horiek mugikortasun eta maniobragarritasun oso handia eskaintzen digute.

Maniobra honetarako, Demag City AC 25 garabia erabili genuen. Erakustoki bihurtutako itsas edukiontzia instalatu genuen Euskadi plazan.

San Mames futbol zelaiko estalkia handitzea

Bezeroa: ATHLETIC CLUB

Lehen ilaretako bazkide batzuk euri eta haize handiko egunetan ahal den neurrian busti ez zitezen, San Mames futbol zelai berriko estalkia handitzeko erabakia hartu zuen Athletic Clubek.

Lan horien ondorioz, estalkiaren azalera 13 metro handitu da tribunetan, ia 18 metroraino harmailetan, eta 23 metro kornerretan. Hori dela eta, “zulo” nagusia erdira murriztu zen, 8.000 metro karratutik 4.000ra, alegia.

Lan horiek egiterako orduan, futbol taldeko kontratistak Ibarrondo Taldeko jasotze sistemak erabili zituen. Lehenengo fasean, 90 metroko beso abatiblea daukaten Demag AC 500/2 eta Liehberr LTM 1500/8 garabiak erabili ziren egiturako 30 piezak kaletik jaso, futbol zelaiaren gainetik igaro, eta zelai gainean uzteko. Pieza bakoitzak 11 eta 13 tona bitarteko pisua zuen.

Barruko aldean, Liehberr LTM 1130 motako bi garabik pieza hauek jarri zituzten. Leku horretan bertan, tonelaje gutxiagoko zenbait garabi ere erabili dira, baita Ibarrondo Taldeko beste baliabide batzuk ere.

Bi hilabetez, zortzi langilez sortutako talde batek maniobraren arrakasta lortu du, lan epeak oso laburrak izan badira ere.